Aurpegiko azala zaintzeko beharra

Xarmanki_edergintzaEli eta Bea Perez Baztarrika • Xarmanki edergintza (Urretxu)

Gaur egun bizitzen ari garen egoerak hainbat aldaketa ekarri ditu gure eguneroko bizitzara, eta ohiko arazoez gain, berria ere sortu zaizkigu, edo eta zeudenak areagotu zaizkigu. Aurpegiko azalak ere nabaritu du, era batera edo bestera, koronabirusaren eragina, batez ere hidratazio eta oxigenazio ezak eragindakoak. Honela, gure ustez hiru gauza daude bereziki aipatu beharko genituzkeenak aurpegiko azalari dagokionez.

  • Musukoaren ondorioak. Lehenik eta behin, aspalditik daramagun musuko honek sortzen dituen aurpegiko arazoak dira. Gero eta jende gehiago dabil aho inguruko azala nola errekuperatu jakin ezinda. Eta egia da deshidratzio arazoak oso nabarmenak direla edozein azal motatan. Gazteek izaten dituzten aknearen arazoan ere, musukoak ez du batere mesederik egiten, egoera luzatzea baitakar.
  • Azalean «bizi falta». Bestetik, eta kasu honetan ere gure ustez COVID-19ak sortutako egoerarekin eta garaiarekin nahiko lotuta dago, jende askok aipatzen digu azala bizi faltarekin duela. Esan beharrekoa da animoak ez ditugula oso indartsu eta hori ere azalean nabarmentzen dela, azken batean azala eta aurpegia gure egoeraren ispilu izaten baitira.
  • Begi inguruak. Azkenik, aurpegiko atal bat aipatu nahiko genuke, begiak eta haren ingurua, horixe baita gaur egun gehien ikusten dugun atala. Inguru hori berez da sentibera, eta gure ustez, oso garrantzitsua da beste guztiekin batera horri ere aipamen berezi bat egitea.
  • Tratamenduak. Arazo horiei konponbidea emateko, estetika mailan, bakoitzaren egoerara egokitutako tratamendu aukera zabala dago, etxean hainbat produkturekin  edo kabinan egin daitezkeenak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>