Errekak banatutako harremanak

Oier-FernandezOier Fernandez • Beltza kolore

Arraroa, berria, ezezaguna… Mila hitzekin deskribatu genezake Urretxu-Zumarragako biztanleek bizitzen ari garen egoera. Bitan banatutako harremana. Banatutako erlazioak. Bi herri, bizitza bakarra.

Badira egun batzuk, Zumarragako herria, gorriz markatutako herrien zerrenda famatuan sartu dela. Urretxuren egoera ordea, guztiz ezberdina da. Egunak joan eta egunak etorri kolorez aldatzen joaten da, duela urte batzuk Urola ibaiaren kolorea aldatzen zen bezela. Egun, kolore grisa darama jantzia. Harreman askoren muga, familia askoren mugarri eta beste milaka gauzen banatzailea delako.

Inoiz hausnartu al dugu honen inguruan? Fikzioa dirudi, baina sarritan gertatzen den gauza bat da. Errefuxiatu kanpamendu batean aurkitzen den familia askotan gertatu da. Familiaren atal batek muga zeharkatzea lortzen badu…

Bi herriz osaturiko herria gara? Edo bi herritako jendez osaturiko harremanak dauzkagu? Lerro hauen helburua? Nik ere ez dakit. Pentsaraztea… Agian…! Kameleoien antzera, ingurune eta egoera ezberdinetara egokitzen ikasten ari gara. Egun, bi herriak banatzen dituen ibaiaren kolore grisez jantzi ditugu gure harremanak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>