Des(konexioa)

Leire-PerlinesLeire Perlines Apalategi • Hitz batzuk Etxaguenetik

COVID-19-a gure bizitzara etorri zenetik urte bat pasa da jada, inor konturatzerako joan dena. Albiste txarrez betea egon den urte bat izan da 2020a, esperantzak galdu ditugun denbora-tarte bat izan da. Errutina bihurtu da gure egunerokotasuna bukle negatibo batean oinarrituta egotea, eta erabat normaltzat jotzen dugu jada. Jendearen begietan ilusio falta sumatzen da, edo nik behintzat, sumatzen dut.

Hau aldatu beharreko zerbait dela deritzot. Egoera zail, ilun eta gogor batean aurkitzen gara, eta luzarorako izango dela diote aditu batzuek. Orain arte, nola edo hala behintzat, egoerari aurre egiteko gai izan gara, eta azken sprint-a gainditzeko gai izateko prestatu behar gara.

Horretarako, errutina une batez moztu eta aldatu egin behar dugu. Ordu batzuez baldin bada ere, mesede handia egiten baitigu. Une labur batez bada ere, ‘desagertu’ egin behar dugu, arazoak, haserreak, zalantzak… une batez alboratu eta burua hotz eta bihotza bero izan behar dugu. Paisaia desberdinak bisitatu, ezagutu, musika berria entzun…

Gure bizitzak des(konexioa) behar du indarrak batu eta errealitatera itzultzean aurkituko dugunari aurre egin ahal izateko, eta noski, burumakur ez egoteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>