«Erronka asko eta gainditu beharreko oztopoak dauzkagu oraindik»

F-Ana-AslaAna Asla • Asmube

Ana Asla (Beasain, 1953) Beasaingo Asmubeko kidea da. Elkartearen 30. urteurrenean, Martxoaren 8ari begira «zalantza askorekin, baina azkenean lanean jarri ginen».Pandemiaren urtean  ikasi dutelako, «emakumeak zein indartsuak garen; konfinamenduan inoiz baino gehiago gure beharra izan dute gure seme-alabek, gure bilobek,… zaintza lanen garrantzia agerian geratuz!».Aurten, zaintza lanak egiten dituzten emakume guztien eskubideak aldarrikatuko dituzte. Baina, «tamalez», aurreko urteetako lelo «berberak ere» kaleratuz. «Erronka asko eta gainditu beharreko oztopoak dauzkagu oraindik; elkartasuna, giza eskubideen aldeko borroka, hezkidetza, enpatia, askatasuna, parekidetasuna…». Bestalde, oso garrantzitsutzat jo du udalerri eta eskualde mailan, berdintasunaren arloan lan egiten duten «zinegotziak, teknikariak…» egotea, eta denak «elkarlanean» aritzea.

Erreportaje osoa irakurtzeko: http://goiberri.eus/2021/02/26/emakumeak-ahaldunduz-berdintasunera/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>