Berokuntza sistema egokienaren bila

Joxean_BarandiaranJosean Barandiaran • Barandiaran Berrikuntzak (Beasain)

Kontsulta asko izaten ditugu etxeetako berokuntza sistemaren inguruan. Gaur egungo energiak oso garestiak direla kontuan izanda, zein sistema aukeratu edo erosoena zein den jakiteko. Etxebizitzan edo baserrian berrikuntza integrala egiten denean, orduan sortzen dira aukera gehienak. Berokuntza sistema aukeratzerakoan bakoitzaren beharrak hartu behar dira kontuan: etxean edo kanpoan lan egiten den, etxebizitza mota, energia sarbide erosoena zein den, ekipoak edo erregaiak metatzeko tokia… Horiez gain, noski, instalazio berrietarako tokia dagoen ala ez ikusi beharko da, hibridazioak egiteko.

Dena den, etxearen behar energetiko altuak eragiten du berogailuaren kontsumoan. Horregatik, berokuntzarako inbertsiorik onena, energia gutxien gastatuko duen etxea egokitzea da. Passiv House eredua edo kontsumo baxuko etxeak derrigorrezkoak dira gaur egungo araudian. Hau da, isolamendua barrutik eta kanpotik, leihoak, estankotasuna, aireztatze sistemak errekuperatzaileekin eta energia berriztagarriak.

Baserrietarako biomasa

Ahal dela, egurra, ezpalak edo pelleta duten biomasa sistema gomendatzen da. Egurra eskura izaten da, naturala da, ekonomikoa eta iraunkorra, erosoa ere bai. Hibridazioetarako aukera ugari daude egurraren bidez, dauden instalazioak edo ekipoak aprobetxatuz eta energia berriztagarriekin lagunduz, hala nola aerotermia eguzki termikoa, funtzionamendu erdi-automatikoa edo erabat automatizatua duena.

Familia bakarreko etxeetan ere, biomasako, aerotermiako, eguzki-energia termikoko edo fotovoltaikoko ekipoetatik instala daitezke.

Kaleeko etxeetan

Kaleko etxeetan beharrak txikiagoak dira eta toki txikiagoa dago instalakuntzetarako. Beraz, gomendagarriagoak dira bero-ponpak, aerotermia edo tenperatura baxuko kondentsazio-gasaren galdarak. Batez ere, azken hori da baliabiderik ohikoena, nahiz eta egungo araudia betetzeko hibridazioak behar dituzten, eguzki-plaken edo aire-beroaren ponpen berriztagarrien bidez. Kondentsazio-gas galdara berriak irtenbide ekonomiko ona da edozein familia motarentzat, gasean eta elektrizitatean gehien aurrezten dutenak baitira.

Berotu eta hoztu

Energia beharrak murriztearekin batera, urte guztian konforta izatea aukeratu beharko genuke, berotzea eta freskatzea alegia. Aerotermiak du etorkizunik handiena. Gainera, eguzki fotoboltaiko bidezko hibridazion bitartez  kontsumoa jaistea lortuko dugu. Etxetako aireztatze egokiaren bidez, airearen tenperatura berreskuratuko da, barruan dagoen tenperatura galdu gabe.

Hori guztia kontuan hartuta, aukera desberdinak hartu behar ditu kontuan erabiltzaileak, amortizazioa, osasuna eta erosotasuna kontuan hartuta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>