Adorea

Egoitz-IrizarEgoitz Irizar • Tabernaria eta musikazalea

Hirugarren aldia da Goiberri-k tarte honetan idazteko aukera ematen didana. Hirugarrengo aldia testua musikaren undergroundaren azpitik dauden/gaudenon ingurura zuzentzen dedala.

Dagoeneko ikusi ditut zuzeneko batzuk bizi degun normaltasun berri honetan, nahiko nituenak baino gutxiago halare, normalitate zaharrean bezela. Kontzertu bakoitzetik sentsazio ezberdinarekin atera naiz, taldeak, lekuak, garaia… ezberdinak direlako, noski, bainoa aldiro ideia berdinarekin irten: horrelako kontzertuak (Bonberenea, Matadeixe bezelako gaztetxeak edo Ordiziarrock eta Zarraparraz jaialdiak, batzuk izendatzearren) izurrite garaian antolatzera abenturatzen diren pertsonak heroiak bezela tratatu beharko genituzkeela.

Irabazteko gutxi ta galtzeko asko. Kontzertu guztiak ez direlako Love Of Lesbian eta Izaro, edo ez dira Diputazioaren diru laguntzarekin antolatzen (kontrako ezer ez dut e!). Bartzelonatik Tokyo Sex Destruction edo Anteros, Andaluziatik Viva Belgrado edo Xixondik Ell Belga (baita euskal taldeak ere!) ez direlako 50 laguneko aforoa eta bakoitzaren 8 eurorekin ekonomikoki kubritzen, zerbait gehiago behar delako… Adorea!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>