Zurgea

Asier-IriondoAsier Iriondo ā€¢ Hizkuntza aholkularia

Inaxio Usarralderen saiorako gaiak antolatzeko, bere sare sozialetan ibili ginen zokomiran. Bere txio-mezuak, birtxioak, partekatuak, lagunak, jarraitzaileakā€¦ azterketa sakon samarra egin genuen eta hor aurkitu genuen bitxikeria: Inaxio beste jarraitzailerik ez zuen Twitterreko kontu bat, Zurgea, edo @Zurgea1 twitterreran.

2020ko maiatzean sortutako kontua da. Txio bakarra dauka, aurtengo urtarrilaren 13an argitaratutakoa, eta EHUko Joana Garmendia irakasleari (@JoanaGarmendia) emandako erantzuna da. Fake euskaraz nola esan daitekeen galdetzen du Garmendiak eta Zurgeak bere profileko testuari erreparatzeko eskatzen dio. Elkarrizketa hor bukatzen da.

Izan ere, polita da Zurgearen profileko testua. Bere izendapena bera jotzen du Fake-aren euskarazko ordaintzat. Dio zurgea dela zurik, mamirik, gabeko enbor, zurge, dio zurgea dela joan-etorrian dabilen geZur, Zurge, eta dio suge pozointsuen musika duela zurgeak.

Legazpin ezagutzen dugun lehenengo zurgea 1580ko maiatzaren 3koa da. Bikaina izan zen, eliza bera ere zurgeatu zuten (aditza neuk asmatu dut, ez dut Zurgatu jarri nahi izan). Mirandaolan miraria izan omen zen egun horretan, ejem, eta elizak garaiko bere sare sozial guztietan benetakotzat jo zuen, omenik gabe. Gerora, asko zaildu da eliza zurgeatzea, ezkiotarrak saiatu ziren arren, eta eliza bera izan da zurgeatzaile nagusia.

Euskarazko hiztegietan ez dago zurgerik. Itzultzaile neuronalek zerbait igartzen diote. Egurrarekin lotzen dute, baina esaldien barruan jarriz gero, zalantza-dantzan hasten dira. Oraingoz daukagun bakarra Twitter-kontu bat da, Inaxiok beste inork jarraitzen ez duen Twitter-kontu bat. Erne egon, Munilla!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>