Maddi Irastorza (Lazkao, 1992) San Benito ikastolako irakaslea da, 3-4 urteko haurrekin ari da aurten. Azken bi ikasturteak, «zailak eta ziurgabetasun handikoak» izan dituzte, besteak beste bi aldiz egon dira gela osoa etxean bakartuta. Iaz etxeratze aginduan iritsi zenean lan egiteko modua erabat aldatu zitzaien. «Umeekin zuzenean aritzetik, goiz eta arratsalde ordenagailu aurrean egotera pasa ginen». Egoera zailak bizi izan ondoren «gehiago preziatzen ditut bizitzako gauza txikiak, maite ditugun pertsonen besarkadak eta musuak, familiakoekin edo lagunekin bazkariak, asteburuetako planak…»
22 urtez dantzari izan ondoren, ikasturte honetan utzi du Oin Arin dantza taldea. «Txikitatik gozatu dut dantza egiteaz, eta beti izan dut hobetzeko eta gehiago ikasteko gogoa». Azken 13 urteak dantza-irakasle egin ditu. «Aukera eman zidatenean oso gaztea nintzen eta nire lehen esperientzia izan zen irakasle bezala. Ardura handia zen baina haurrei gogo eta ilusio hori transmititzeko aukera izan nuen».
Ze zaletasun dituzu?
Bidaiatzea.
Pelikula bat edo telesail bat.
El diario de Noa.
Liburu bat.
Juliette Morillot-en Las orquideas rojas de Shanghai.
Musika talde edo abeslari bat.
George Ezra.
Abesti bat.
M-n Ezten taldearen 104.
Oporretarako leku bat.
Zerrenda luzea daukat.
Zer gosaltzen duzu?
Zerealak eta kafesnea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Magisteritzako graduan onartu ninduteneko eguna.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Amonaren eraztun bat.
Bizitzako plazer txiki bat.
Mendira egun-pasa joatea.
Goierriko txoko bat.
Lazkaomendi.
Lazkaon biziko ez bazina…
Ez nintzateke oso urrutira joango.