Arrazista bromistak

Monika-ArratibelMonika Arratibel • Irakaslea

Ekaina, eguzkia indarrean eta tenperaturak gora. Belaunetarainoko soineko polit bat jantzi eta hanka zuriak agerian direla pozik kalera ateratzeko garaia. «Ene, ze zuria zauden!» Bai, bistakoa da bai. Nire poztasunari irribarrea kentzen diete horrelako hitzek. Gorroto dut gauza jakinak harriduraz esaten dituen jendea, nik jakingo ez banu bezala. Nago eta naiz aditzen erabilera zuzentzen diet. Zuria nago, azal zurikoa naizelako. Egia da ni neroni ere eguzki pixka bat hartuta hobeto ikusi edo sentitzen naizela. Baina ez dakit ez ote den gizarteko edertasun kanon horiengatik. Noiz jarriko ote da modan errespetua, onarpena eta zaintza? Arrazakeriaren biktima naiz ni ere. Eta broma zentzugabeak irain moduan bizitzen ditut. Mina ematen didate, nire gorputz eta buruarengan onarpena galtzeraino.

Txikia nintzenean ez nuen ulertzen amak zertarako jantziarazten zidan kamiseta bat hondartzan egoteko. Ama, beti ni zaintzen. Ipurdi txiki eta tripa motx txuri politena nuela sentiaraziz gainera. Txikitako zaintza ohiturak berreskuratu ditut. Bizipen harrigarriak izan ditut nire azalaren koloreagatik, irain txatxuak entzutetik, 50 protekzioko krema eskaini eta besteak gehiegi delakoan ez hartzerainokoa. Nahiago ezer eman gabe egon. Burugabeak.

Ni ez noa osasuna izorratzerik nire azal zuriak arrazista bromistei begietako mina ematen dizuelako. Jantzi betaurreko beltzak edo begiratu beste aldera. Zaila da hitz guztiak neurtzea, baina komentario arrazista gehiagorik ez mesedez. Zuen broma batek nire autoestima eta osasuna jokoan jartzen dute eta. Nire egoera bereean daudenei, goraintziak eta besarkada bana. Itzaletik ibili.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>