Jesus Arana du izena (Ordizia, 1960), baina Gus bezala ezagutzen du jendeak. Trebea da eskulanetan, 1994. urtean Itsasondon etxea erosi eta berak berritu zuen goitik behera. Harrezkero bertan bizi da. Berrikuntza lanetan hasi zenean helburua etxea erabilgarri eta eroso jartzea izan zuen, «ukitu artistiko txiki batekin ahal bazen» Hala ere dena ez zen erraza izan, «hezetasunari aurre egiteak eman zidan lan dezente». Aranarentzat lanerako trebezia baino, gogoa eta gustukoa izatea garrantzitsuagoa da.
Ze zaletasun dituzu?
Baratzea, eskulanak, marraztea…
Pelikula bat edo telesail bat.
Green book.
Liburu bat.
Eduardo Galeanoren El libro de los abrazos.
Musika talde edo abeslari bat.
Emel Mathlouthi.
Abesti bat.
Emel Mathlouthiren Naci en palestina.
Kolore bat
Urdina.
Oporretarako leku bat.
Toki baten egotea baino ibilbide bat egitea nahiago dut.
Zer gosaltzen duzu?
Kafesnea, ogi txigortua eta zerealak.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Txikitan uda garaian gurasoekin egindako afari-meriendak.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Aitak oparitutako belaontzi maketa.
Amets bat.
Nire lekua aurkitzea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Ogitarteko goxo bat jatea.
Goierriko txoko bat.
Ioia (Idoiaga).
Itsasondon biziko ez bazina…
Erreka garbi baten ondoan.