Ne peux-tu pas parler riche?

Yon-Ander-MarcosYon Ander Marcos • Egurrezko zaldia

Aurreko batean, Donostian, gazte talde batek zerbait galdetzeko gelditu ninduen. Alde Zaharra non zegoen galdetu zidaten, frantsesez. Eta nik egoki erantzun nien, euskaraz. Ezer ez ulertzean berriz ere galdetu zidaten, frantsesez. Eta nik berriz erantzun, euskaraz. Ea frantsesez nekien galdetu zidaten, eta ezetz erantzun nien, bakarrik euskaraz nekiela. Hainbeste eta hain azkar globalizatzen ari den munduan handiak txikia irensten du. Herrialde kapitalista, inperialista…(txor-txor) horiek nahi dutena egiteko ustea dute. Asterix eta Obelixen antzera gu galiar xumeak gara. Lasai-lasai bizi gara gure egunerokotasunean. Lana egiten dugu, aisia… Baina erromatarrak gu zapaltzeko desiatzen daude. Oso ondo iruditzen zait turistak gurera etortzea aisia bila, baina argi jakin beharko lukete hau ez dela Europako komuna. Aldi berean, kapitalismoaren erruz etorkin asko iritsi dira, baina klasismo edo arrazakeriarengatik ez diegu ezertarako aukerarik ematen. Izan ere, ze guapoak diren Europar galant ilehori begi urdinak… eta ze itsusiak aldiz Afrika, Hego Amerika eta Asiako langile klasea… Joan dadila pikutara Haizearen Orrazia bisitatu nahi duen Smith familia, eta ongietorria izan dadila gerratik errefuxiatu datozen Ahmedtarrak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>