Eguraldia eta umorea

Leire-PerlinesLeire Perlines Apalategi • Hitz batzuk Etxaguenetik

Askotan entzun dugu gure umorea eguraldiaren eta tenperaturaren araberakoa dela. Izatez, gizakia, egonkortasun klimatiko bat bilatzeko prestatuta dago. Ondorioz, aldaketa klimatiko bortitzak gertatzen direnean, pertsonen organismoan desegonkortasunak sortzen dira. Aldaketa hau, normalean, animoan atzematen omen da. Kasu gutxi batzuetan, diotenez, ohikoa da beste sintoma batzuk pairatzea. Honi, TAE deritzo; trastorno afectivo estacional, hain zuzen. Adituek egiaztatu dute eguzki-izpiek momentuan hobetzen duela pertsonen animoa. Beroak eta eguzkiak umore ona trasmitizen digu, eta umore atseginago bat izaten zein irribarretsuago egoten laguntzen du. Tenperatura beroak eta eguzki izpiek antsietate maila jaitsi eta pentsamendu positiboak areagotzen dituela frogatu da. Aitzitik, hezetasun handiak, kontzentrazioa oztopatu eta itolarria areagotzen ditu. Muturreko tenperaturak gure animoak larriki eragin dezakeela ere baieztatu da, honek estresa handitu eta egoera bortitz zein gatazkatsuak areagotzea eragin dezakeelako.

Laburbilduz, esan daiteke, eguzkitan denbora pasatzeak ongizatean eragiten duela. Eguzkia beraz, antidepresibo natural bat da gizakiaren D Bitaminan eta Serotoninan duen eraginaren ondorioz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>