Tximista batek jo zuen Zumarraga ekainaren lehenean, eta haren indar berarekin dator ZarraparraZ kolektiboak antolatu duen Tximista jaialdia. Uztailaren 24an egingo dute, Izazpi parkeko kantxan. Lie Detectors, Kaskezur eta Oxi Moxi taldeek joko dute. Sarrerak entradium.com webgunean daude salgai.