Alokairua

Ane Irazoki Alvarez • Hipatiari begiraCaptura de pantalla 2021-09-09 a las 14.28.42

Emakumeen (eta gizonen) gorputzak ezin dira zati desberdinetan bereizi, horietako bakoitzak gorputzaren osotasuna eraikitzen duelako. Esate baterako, eufemismo bat da emakumeen sabela alokatzen dela esatea, sabela banaezina delako gorputzetik.

Esamolde honek emakumeen gorputzeko zati batzuk produktibo bihurtzen ditu eta gizatasuna kendu. Gainera, haurdunaldiak ez du sabelean bakarrik eragina, gorputz osoan baizik, eta haurdunaldia bera eta erditzea ez da bederatzi hilabeteetako kontu soila. Horrez gain, haurraren behar biologikoak ere hartu behar dira kontuan, noski.

Aipatu eufemismo horri esker, honen atzean dagoen esplotazioa, eta horrez gain, umeen salerosketa ezkutatzen dira. Emakumeok ez gara zatikatu eta zatiketa horretan atal produktiboetan banatu daitezkeen gorputzak. Gorputz osoa alokatzen da, emakumeak alokatzen dira. Eta honek betiko irabazleak ditu: patriarkatua eta kapitalismoa.

Bestalde, ez da aukeraketa librerik existitzen, baina era kontziente batean hautatu daiteke; ez badugu kontzienteki erabakitzen sistema indartzen dugu. Guraso izatea ez da eskubide bat, nahi bat baizik, eta agian bada garaia benetan nahi bat den edo ez era kontziente batean hausnartzen hasteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>