Goxo-goxo suaren ondoan

Captura de pantalla 2021-09-22 a las 18.19.27

Ume garaian, hankak labean berotzen ageri naiz argazkian. Su gainean, berriz, txerriarentzat patatak egosteko eltzea ikus daiteke. Terese Garmendiak utzia

Captura de pantalla 2021-09-22 a las 18.19.02
gori
Egunotako eguraldiarekin, eta umetako argazki hau ikusita, inoiz baino presenteago daukat  garai bateko gure etxeko sukaldeko suaren berotasuna eta goxotasuna. Negu zein uda, urteko egun guztietan, goizeko 7etatik gauera arte piztuta egoten zen ekonomika. Etxean beti zegoen norbait, eta egurra erre ahala gehiago sartzeko eta piztuta mantentzeko. Funtzio bat baino gehiago betetzen zituen suak: besteak beste, janaria prestatzea, berotzea eta lehortzea.

Ondo gogoan daukat beti egoten zela eltzeren bat suaren gainean. Argazkian dagoen eltze zaharrean txerriarentzat patatak egosten izaten genituen. Guretzako, berriz, beti otordu bera izaten genuen: fideo zopa; babarrunak, garbantzuak edo dilistak; eta haragi gixatua. Bazkaltzeko eta afaltzeko orduak zorrotz betetzen genituen gainera, eta ez zegoen hutsegitirik. Denok elkartzen ginen otorduetan.

Ekonomikari esker, etxeko tokirik beroena zen sukaldea, gainerako geletan ez baitzegoen berogailurik. Hori bai, labean berotutako adreilua edo ur beroz betetako sagardo botila (ez lehertzeko iltzea barruan zuela) izaten zen oheko berogailua.

Eta jakina, lehortzeko ere oso baliagarria zen. Ordiziara eskolara joateko Altzagaratetik Altzagara oinez joaten ginen autobusa hartzera; euria ari zuenean katiuskak jantzita. Etxera bustita (eta zikinduta) iristen baginen ere, hantxe izaten genuen beti, lehortuko eta berotuko gintuen sua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>