«Odolkia gustura jaten dut, ez naiz aspertzen»

g009_f01

Ander Muruak Ormaiztegiko Murua harategian lan egiten du, Iñaki eta Josu anaiekin batera. Murua harategia beraien aitak ireki zuen, Paulo Murua gabiriarrak, duela 60 urte inguru. Muruatarren tripakiek eta odolkiek ospe handia dute. Haien aitak Beasaingo lehiaketako lehen edizioa irabazi zuen. Egun, Ormaiztegiko lehiaketan bakarrik parte hartzen dute. «Neguak laguntzen badu, asko saltzen da».

Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Familiarekin kalean ibiltzea, mendira joatea… Gure lanak denbora libre gutxi uzten digu eta aprobetxatu beharra dugu.

Gustuko mendia?
Gabiria aldekoak gustatzen zaizkit, baina egun Beasainen bizi naiz eta Olaberria aldera joateko ohitura dut.

Harategiko gustuko produktua?
Odolkia beti gustura jaten dut. Ez naiz aspertzen.

Gustuko liburua?
Ez dut irakurtzeko ohiturarik. Egunkaria bakarrik irakurtzen dut.

Pelikula bat?
Ez dut pelikularik ikusten.

Musika talde bat edo musikari bat?
Euskal musika entzuten dut. Denetik entzuten dut.

Abesti bat?
Gozategi taldearenak, adibidez.

Kolore bat?
Urdina.

Oporretarako toki bat?
Iratxe. Kanpinaren ondoan dagoen urbanizaziora joaten gara.

Zer gosaltzen duzu?
Kafe bat.

Jaso duzun opari bereziena.
Alaba. 15 urte ditu eta Nahia du izena.

Goierriko txoko kuttuna.
Lazkaomendi.

Beasainen biziko ez bazina…
Ormaiztegin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>