Jazotako gaitz neurologikoak, hizketan eta komunikazioan

g017_f01
Nahia, Ainhoa, Amaia eta Montse • Kresala logofoniatria gabinetea (Beasain)

Jaiotzetikoak ez diren gaixotasunei deitzen diegu jazotako gaitzak, bizitzako edozein momentutan garatu (osasunari lotuak) eta gertatutakoak (istripu edota beste gertaerak). Edozein adinetan gerta daitezke, baina guk helduarokoetan eta hortik aurrerakoetan jarriko dugu arreta: besteak beste, gertatutako istripu garun baskularrak (iktusa), garun traumak (auto istripu baten ondorio), entzefalopatia ebolutiboak (garuneko funtzionamenduaren gaixotzea), tumoreak, zergati ezezaguna duten garuneko gaitzak edo COVID-19ak dituen bigarren mailako sintomak (anomia).

Aipaturiko gaitz horiek, pertsona bakoitzarengan, ondorio batzuk dakartza, pertsonaren egunerokotasunean eragin handiagoa zein txikiagoa izan dezaketenak. Baldin eta garuneko zein eremu kaltetzen den (lobulu frontala, parietal lobulua, lobulu tenporala eta lobulu okzipitala) sintomatologia bat eta beste izango da. Garrantzitsua da argi izatea, garunak gaitasun kognitibo batzuk dituela eta horiek ongi lana egitea ez dela nahiko. Funtzio exekutiboak funtzionamendu egoki bat izatea ezinbestekoa izango da, honako kasuan, hizketa eta komunikazio egoki bat lor dezagun. Funtzio exekutiboak malgutasun kognitiboa, antolaketa, erabakia hartzea, helburuen jartzea dira, besteak beste.

Beraz, lehenengo eta behin bezeroari balorazio oso bat egin behar izaten zaio. Pazientearen aurrekariak (neurologikoak edo beste) zehaztasunez ezagutu, lehen harremana egin eta bere sintomatologien azterketa eginez. Sintomatologiaren txostena behin sortuta, pertsonaren beharrak zein diren sailkatzea oso garrantzitsua da eta horretarako gaixo dagoenak eta ingurukoak kontutan izan behar dira. Familiakoek, egoera ongi ulertzea, barneratzea eta prozesuan bertan duten garrantzia ulertzea ezinbestekoa da tratamenduaren arrakasta baterako. Helburuak nahiz eta txikiak izan, hauek denon artean lantzea ardatz izaten da.

Tratamenduaren helburu-lanketa ohikoenak honakoak izaten dira: Atentzioa eta memoria hobetu edo mantendu; arnasketa dinamika egokia lortu; aurpegiko giharretan arazoak badaude, mugikortasun egoki baterako ariketak planifikatu; aho eta laringeko organoetako arazoen aurrean, mihia, ezpainak, ahosabaia…; mugikortasun eta funtzionamendu egoki baterako ariketak planifikatu; sekuentzia motorean koordinazioa: koartikulazioa, hizketaren ulertzea hobetu (ekolalia baten aurrean esaterako); ahotseko zailtasunen aurrean, horiek landu; hizketaren ulerkortasuna landu. Hitzen ahazteak, esaldien egituratzeak lantzen dira besteen artean; hizketazko zailtasun handiak edo hizketarik egon ezean, komunikazio baliabideak eman.

Beraz, pertsonaren gutxieneko autonomia eta inguruarekiko konexioa izango dira honen guztiaren helburu nagusia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>