«‘Perdidos’ telesaila oso gustura ikusi nuen»

Aitor_Begiristain

Aitor Begiristain ataundarra San Martin auzoko farmaziako nagusien semea da. Berak ere Farmazia ikasi zuen eta ondoren Optika ikastea erabaki zuen. Farmaziaren ondoan optika bat ireki zuen eta oso gustura dago bezeroen erantzunarekin. Kirolarientzako betaurrekoetan espezializatu da eta eskaintza zabalari eta prezio onari esker, mundu osoko bezeroak lortu ditu.

Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Mendia eta kirola. Bizikletan ibiltzen naiz, batez ere.

Gustuko liburua?
Ez naiz oso zalea. Libururen bat irakurtzen dudanean, nire zaletasunen ingurukoa izaten da: arrantza, mendia… Ez dut nobelarik irakurtzen.

Pelikula edo telesail bat?
Ez naiz oso zalea, baina Perdidos telesaila oso gustura ikusi nuen.

Musika talde bat edo musikari bat?
Linkin Park.

Abesti bat?
Txoria txori.

Kolore bat?
Zuria.

Oporretarako toki bat?
Benasque.

Zer gosaltzen duzu?
Kafesnea, gaileta pare batekin. Asteburuan, denbora gehiago dudanez, tostadak eta arrautza frijituak prestatzen ditut.

Zure bizitzako egun bereziena?
Hiru seme-alaben jaiotze egunak.

Jaso duzun opari bereziena?
Aitak oparitu zidan lehen bizikleta. Zeus markakoa zen.

Amets bat?
Asko. Adibidez, egunen batean lanik egin behar ez izatea.

Goierriko txoko kuttuna.
Igaratza.

Etxarrin biziko ez bazina…
Aurki Ataunera etorriko gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>