«Behin kotxean lore bat azaldu zitzaidan»

Arantxa-Garmendia

Badira 21 urte Arantxa Garmendia itsasondoarra Olaberrian bizi dela. Bertan integratu da, eta herriko hainbat saltsatan parte hartzea gustatzen zaio. Gaur egun Beasaingo harategi batean lan egiten badu ere, aurretik urte luzez ostalaritza munduan aritutakoa da. Ostalaritza geroz eta okerrago dagoela dio, «lan baldintzak asko okertu dira». Orain gustura ari da harategiko lanean. «Janari prestatu asko egiten dugunez, bai sukaldean, bai jende aurrean egiten dut lan. Beraz, ez da hain desberdina, agian bezero mota da aldatzen dena».

Ze zaletasun dituzu?
Paseatzea, lagunekin egotea, irakurtzea…

Pelikula edo telesail bat.
Azkena ikusi dudana Vikingos izan da.

Liburu bat.
Azkenekoa El cuento de la criada. Hasieran kostatu zitzaidan, baina gustatu zait.

Musika talde edo abeslari bat.
Azken aldian alabarekin En Tol Sarmiento entzuten dut.

Abesti bat.
Metallicaren Nothing else matters.

Kolore bat.
Berdea.

Oporretarako leku bat.
Lanzarote.

Zer gosaltzen duzu?
Kafea.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Alaba jaio zen eguna.

Jaso duzuen oparirik bereziena.
Kotxean lore bat azaldu zitzaidan.

Amets bat.
Pandemia betirako bukatzea.

Bizitzako plazer txiki bat.
Kafea.

Goierriko txoko bat.
Urkia.

Olaberrin biziko ez bazina…
Itsasondon.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>