Antzerkiaren atzean

Gorka-LarizGorka Lariz • Aktorea eta Urrup taldeko kidea

Antzerkiari buruz hamaika gauza esan daiteke. Bizitzaren errealitatetik baztertzen gaituen ikuskizuna da, baita eguneroko arazoak ahazten laguntzen gaituen une magikoa ere. Ikuslearentzat ordubete edo ordu eta erdiko emanaldia dena, emanaldi horren atzean dagoen lan taldearentzat ehunka orduko elkarlana da. Batetik zuzendariaren buruhausteak eta teknikarien pazientzia eta argitasuna ditugu; bestetik, berriz, aktoreek sentitu eta bizi izan dituzten une onak eta ez hain onak beraien pertsonaiak sortzeko.

Pertsonaia baten sorreraren gako nagusietako bat pertsonaia bera guztiz ezagutzea da, kanpotik eta barrutik. Ez dio axola prestatu beharreko lana komedia edo drama bat den, gure pertsonaia zerk egiten duen zoriontsu eta zerk zoritxarreko jakin eta landu behar dugu. Momentu askotan norberaren sentimenduetan murgilduz. Gaztelanian erabiltzen den «Ha costado sangre, sudor y lágrimas» esaldia mundu honetan uste baino gehiagotan gertatuko da, nahiz eta lanaren aurpegi hori ez den ikusgai ikuslearentzako.

Horregatik, maita dezagun antzerkia, ez dezagun antzerkia hiltzen utzi, lagun diezaiogun antzerkiari bizia ematen. Kontsumitu, gozatu antzerkia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>