Negua datorrenerako, autoa egoera onean

Asier_LasaAsier Lasa • Arandia garajea (Olaberria)

Lehenengo hotzak eta euriteak hasten direnerako autoa prest izatea komeni da, segurtasunez gidatu eta errepidean arazorik izan ez dezagun. Honela, bateriarekin eta bonbilekin adi egoteaz gain, gurpiletan eta kristalak garbitzeko eskuiletan jarri behar da arreta berezia.

Gurpilak presio eta marrazki egokiekin
Pneumatikoak autoaren zatirik garrantzitsuena dira martxan jartzen garenean. Zoruarekin harremanetan mantentzen gaituztelako, eta autoa gelditu eta bihurguneak segurtasunez hartzen laguntzen digutelako. Urteko garai honetan, neguko gurpilak jartzea aukera bat da, baina hori baino garrantzitsuagoa da dauzkagun gurpilak egoera onean izatea. Batetik, presio egokia izan behar dute; eta bestetik, pneumatikoaren marrazkia osotasunean ikustea eta koskaren sakontasuna mugaren gainetik izatea.

Kristalak garbitzeko eskuilak
Kristalak garbitzeko gailuak beti egoera onean edukitzea komeni da, edozein momentutan, zaparrada batek harrapatuta ere, aurreko eta atzeko kristalak ondo garbitzea garrantzitsua baita, gidatzerakoan ikusgarritasun ona izan dezagun. Udazken-neguan are eta garrantzitsuagoa da, eguna ere laburragoa denez, lehenago iluntzen duelako. Egoera onean dagoen eskuilak ura kendu behar du; ur arrastoak uzten baditu, aldatu egin behar direla esan nahi du. Kontuan izan behar da baita ere, kristalak garbitzeko likidoaren potea ere betetzeaz, zikinkeria garbitzen lagunduko baitigu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>