Asteburuan hasiko da Barroko Aire, musika barrokoaren Ordiziako jaialdia. Ganbara abesbatzak eta Aequus Ensemble taldeak Total Bach ikuskizuna egingo dute elkarrekin. Igandean izango da, 18:30ean, parrokia elizan. Azaroko gainontzeko hiru igandeetan ere izango dira Barroko Aire jaialdiko kontzertuak.