Legazpin hilabate osoko egitaraua antolatu dute, Azaro Musikala programaren barruan. Neomak taldeak zabalduko du, bihar, azaroak 6, 19:00etan, Latxartegi aretoan egingo duen kontzertuarekin. Kepa Junkerarekin batera Sorginak izenpean hasitako musikariek sortu dute Neomak, eta Ilargi berriak lana besapean dutela datoz. Kontzertua doakoa da, aretoa bete arte.