Aurrera bidean atzeraka

Maddi-ErauskinMaddi Erauskin Norabide egokian ote?

Azkeneko urteetan Euskadin haurren matrikulazioak behera egin du, gero eta ume gutxiago jaiotzen baita. Baina, etengabeko aurrerapenen mundu honetan, nola da posible hori?

Lehen 30 urterako ezkonduta eta pare bat umerekin izaten ziren; orain ordea, bikote egonkor bat izatea harribitxi bihurtu da! Jende berria ezagutzeko dagoen erraztasuna eta aniztasuna kontuan izanik, sinesgaitza dirudi: sare sozialak, parrandak, ligatzeko aplikazioak… Beharbada, jende gehiegi ezagutzea ez da hain aberatsa? Garai batean, Gure Txokoa diskotekan, Behin batian Loiolan entzunez baile bat eskatzea, gaur egungo Supermacha baino eraginkorragoa zen? Edo, gaur egun mezuak en visto uztea baino ausartagoa zen besoak elkarren kontra ipintzea, inguratzen zena gustukoa ez bazen… Batek daki! Ez hori bakarrik, orain, gazteen gehiengoak baditu bere ikasketak, hori ezagutzera emateko bideak, Linkedina… Baina lana? Zenbatek du lan finko bat?

Hau guztia kontuan hartuz, bistan da, ezegonkortasunaren munduan bizi garela. Lehengora itzuliz, familia kontzeptua osatzeko, ondorengo ekuazioa (Bikotea + lana = Familia) ebaztea ezinbestekoa da!

Beraz, euskaldun gehiago nahi badugu, tarteka pauso bat atzera jotzeak zentzua badu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>