Legorretako Azaroan Kultura egitarauaren barruan, Onki Xin taldeak kontzertua egingo du Legorretan. Zizurkilgo talde honek rock eta elektronika doinuak uztartzen ditu. Zigor DZ eta Fer Apoa dira taldearen sortzaileak, eta zuzenekoetan Jon Ander Artola eta Beñat Atorrasagasti izaten dituzte lagun.
- Lekua: Herri Antzokia (Legorreta)
- Eguna: Azaroak 26, ostirala
- Ordua: 19:30