«San Francisco eta New York ezagutu nahi ditut»

Eloisa_Rivas

Eloisa Rivas, Marisa lagunentzat, Zegaman jaio zen eta 1983an Idiazabalgo Guzta baserrira ezkondu zen. Hasieran behiekin lan egin zuen eta 2006an janari-denda hartu zuen. Handik urte gutxira, krisiak janari-denda txikiei ere min egin ziela ikusita, dendari okindegia eta kafetegia gehitu zien.

Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Ez dut denbora librerik. Erretiroa hartzen dugunean, bi urte barru, irakurtzeko eta bidaiatzeko asmoa dugu. Lehenengo bidaia Mediterraneoan zeharrekoa izango da. Europa autoan zeharkatzeko asmoa ere badugu.

Gustuko liburua?
Ez dut irakurtzeko aukerarik. Liburu bat hartzen dudanean, lo hartzen dut. Historiari eta kulturari buruzkoak gustatzen zaizkit eta horiek irakurriko ditut erretiroa hartzen dudanean.

Pelikula bat?
Titanic.

Musika talde bat edo musikari bat?
Chayanne, Ricky Martin, Julio Iglesias, Tino Casal…

Abesti bat?
David Bisbalen Maria eta Tino Casalen Eloise, adibidez.

Oporretarako toki bat?
Azken 30 urteetan ez dut oporrik izan. New York eta San Francisco ezagutu nahi ditut.

Zer gosaltzen duzu?
Kafesnea ogi txigortuarekin edo croissant batekin.

Zein izan da zure bizitzako egun bereziena?
Semeen jaiotze egunak.

Jaso duzun opari bereziena?
Hiru semeak. Ezin da hori baino opari hobeagorik jaso.

Goierriko txoko kuttuna.
Lazkaomendi.

Idiazabalen biziko ez bazina…
Donostian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>