Adoktrinamendua

Josune-GilJosune Gil • Ezkerreko eserlekutik

Azken asteotan politikari batzuk estatuan ofizialak diren hizkuntza gutxituen inguruan sortutako eztabaidan murgildu dira. Askok uste dute gutxi batzuek hitz egiten dituzten hizkuntzak kulturan babestea, pandemia garaian, ez dela eztabaidatu beharreko gaia, badaudela beste zenbait kontu gure atentzioa merezi dutenak horren aurretik.

Baina gure hizkuntzak kulturan, eta zergatik ez, kultura mainstream-ean, babestu eta bultzatu nahi izatea ere logikoa da. Askok, txikitan, ikus-entzunezko edukiaren ia %100 euskaraz kontsumitzen genuen (Doraemon, Shin Chan, Berebiziko espioiak, Autobus magikoa…) gure belaunaldiko marrazki bizidunak gazteleraz entzunez gero, sentsazioa arraroa zen eta katez aldatzen genuen.

Haur eta gazte asko, ikastetxetik urruntzean, euskararengandik urruntzen dira, hori delarik hizkuntzarekin duten harreman bakarra. Gaur egun, nik neure burua maketotzat jotzen dut eta onartzen dut erdalduna naizela, hobeto moldatzen naizela gazteleraz. Askok ditugun familia erdaldunek, hala ere, urteetan bultzatu eta ospatu dute gure heziketa hizkuntza honetan jaso ahal izana, baita kultura euskaraz kontsumitu ahal izatea (izan telebista, izan ipuinak). Haiek, ordea, nahiz eta hemen jaio eta hezi, ez zuten aukera bera izan. Hori bai izan zela adoktrinamendua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>