Amaitu DA!

Julen-IratiJulen Azpeitia eta Irati Arratibel • Sua da zeruan

Amaitu da, beste behin ere, Durangoko Azoka. 56. edizioak itxi ditu dagoeneko ateak. Ez dago zalantzarik aurtengoa zinez berezia izan denik; izan ere, aurreko urtean halabeharrez on-line bidez egitetik, presentzialki egiteko aukera izan baita oraingoan. Horrez gain, euskal kulturaren topagunea guztiz loraturik egon da, inoiz baina gehiago izan baitira ikusgai izan diren liburu, disko, zein bertaratu diren sortzaileak. Beraz, zentzu horretan euskal kulturaren oasia deritzoguna indarberriturik atera da, eta berarekin batera, kultura bera, noski.

Azokak ezinezkoa egiten du posible. Mundu globalizatu honetan musikaren zein literaturaren industriak hizkuntza gutxituei ezartzen dizkien zailtasunen gainetik, euskaraz sortzea posible dela egiaztatzen du. Zenbat aldiz entzun dugu euskarak ez dituela irakurle zein entzulerik? Adierazpen horiek guztiak ezeztatzen ditu urtero abenduan azokak, euskal kulturaren sua piztuta mantenduz.

Urtean behin egiten den topaguneaz harago, euskal kulturak egunerokotasunean baliabide zein inbertsio iturri gehiago behar ditu ezinbestean. Kultura bizirik mantentzeko sortzaileak behar ditugu, baina horretarako ez badira behar beste baliabide eskaintzen, nekez lortuko da emaitzarik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>