«Abesbatzara itzultzea gustatuko litzaidake»

Amaia_Aranburu

Amaia Aranburu urretxuarrak kazetaritza ikasi zuen eta 2022an 25 urte beteko ditu EITBren prentsa bulegoan lanean. Lehenago, ETBn, Euskadi Irratian eta Gaztean aritu zen. Horretaz gain, Urretxu eta Zumarragako hainbat ekitaldi aurkeztu ditu: Urretxuko jaietako txistu kontzertua, Urretxuko Euskal Jaiko karroza desfilea, Kimets eta Goiargi abesbatzen kontzertuak, ikastolako jaialdiak… Kaixo aldizkariko erredakzio taldeko kidea ere izan zen.

Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Egunen batean josten ikastea gustatuko litzaidake. Eta abesbatzara itzultzea.

Gustuko liburua?
Ane Odriozolaren hirugarrena gaur utzi didate. Beste biak oso gustura irakurri ditut.

Pelikula bat?
Duela gutxi La trinchera infinita ikusi dut telebistan eta gustatu zait. Zinean ikusi dudan azkena Madres paralelas da. Hori ere gustatu zait.

Musika talde bat edo musikari bat?
Olatz Salvador eta Izaro asko entzuten ditut autoan. Oso gustura.

Abesti bat?
Imanolen Mendian gora.

Oporretarako toki bat?
Kosta edo mendia duen edozein. Oporretan, toki guztiak dira onak.

Zer gosaltzen duzu?
Laranja zukua eta kafesnea tostadekin.

Zein izan da zure bizitzako egun bereziena?
Nire hiru alaben jaiotze egunak.

Jaso duzun opari bereziena?
Familia. Gurasoak, ahizpa, senarra eta alabak.

Goierriko txoko kuttuna.
Santa Barbara eta Antio. Bi tokietara gustura joaten naiz.

Urretxun biziko ez bazina…
Zumaian. Txikitan izeba baten etxera joaten ginen eta oroitzapen polita dut.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>