Maide Garmendia: Covid ziurtagiria

Maide-GarmendiaMaide Garmendia Jauregi

  • Gaia: Covid ziurtagiria
  • Neurria: Hamalauko handia
  • Doinua: Beste bateko iƱularretan

Azken aldian bizi duguna
ez da asunto makala
ta hor gabiltza noraezean
nor epaitu, nor seinala
ziurtagiri ziurgabe bat
zergatik da funtzionala?
eskubideak pribilegio;
estutzen doa uhala
diziplina bat ezarri nahian,
diziplina kulturala
nahiz batzuk esan elkartasuna
edo osasuna dala
da bazterketa, inposaketa
eta kontrol soziala

Ta ze joera arriskutsuak
sortu dituzten neurrira
eskubideak ezeztagarri,
legea nahieran, tira
polizia zein armada bera
noiznahi dator atarira
bizitza nola garestitu den
pobretzea nork eskiba
enpresari ta politikari
karetak erori dira
alde bakarra osatu dute
ezkerretik eskubira
antolakuntzaz erantzutea
dagokiguna hori da

Hurrengoa

  • Bertsolaria: Lander Arizmendi Fernandez
  • Gaia: Gauerdiko kafea

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>