Izaroren bideoklip berria, Igartubeiti baserrian

Izaro Andres abeslari mallabiarrak abesti berri bat kaleratu du gaur, Madrilgo Pedro Pastor kantautorearekin batera. ‘Ventanas cerradas’ izena du lan berriak, eta Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoan grabatu dute bideoklipa.

Azken asteotan beste grabaketa saio bat ere izan da Igartubeiti Baserri Museoan. Andoni Luis Aduriz sukaldariak sare sozialen bidez zabaldu zuenez, bertan egon zen duela aste batzuk grabatzen. Museoak ez du informaziorik plazaratu oraindik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>