«San Pedron arraun egin nuen ‘Libia’ ontzian»

Inigo-Alzua-3

Ataun Kirol Elkarteko monitore, diruzain, delegatu… da Iñigo Alzua (Pasaia, 1975). Momentu bakoitzean tokatzen dena egiten du, «beti oso gustura». Pako Urrestarazu jubilatu zenean, elkarteko kudeaketa eskaini zion: «Eneko Imaz eta Josu Munduate monitoreekin segituan konektatu genuen. Ondoren Dana Johnson eta Iraitz Zubizarreta gehitu nituen, pilotaren inguruan oso motibatuta eta konprometituta gauden giza taldea osatuz».

Zein da Ataunen goi mailako bi pilotari izatearen sekretua?
Berezko dohainak eduki behar dira, baina frontoian ordu asko sartzeko mentalizazioa ere edozeinek ez dauka. Zubizarreta eta Albisu langile amorratuk dira, fisikoki oso ondo landutakoak, beraien burua asko zaintzen dutenak…

Pilotari bat.
Joseba Ezkurdia.

Ze zaletasun dituzu?
Kirolzale amorratua naiz, batez ere pilota eta arrauna. San Pedron arraun egin nuen Libia ontzian. Fisikoki ondo egotea gustatzen zait.

Pelikula bat edo telesail bat.
Cadena Perpetua.

Liburu bat.
El silencio de los corderos.

Musika talde edo abeslari bat.
Fito, Extremoduro edota Zea Mays.

Abesti bat.
Fitoren Por la boca vive el pez.

Oporretarako leku bat.
Tenerife hegoaldea, Adeje kosta.

Zer gosaltzen duzu?
Laranja zukua eta ebaki bat.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Nire seme eta alaben jaiotza egunak.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Karrera bukaeran Eduardo Punsetek emandako diploma. Ilusio handia egin zidan horrelako erreferente batek graduazioko lanarengatik zoriontzea.

Amets bat.
Bizitzan zoriontsu izaten jarraitzea, nire inguruan dauden guztiekin.

Bizitzako plazer txiki bat.
Familiarekin oporretan egotea, eguneroko beharren menpekotasunik gabe.

Goierriko txoko bat.
Aralarko edozein txoko.

Ataunen biziko ez bazina…
Donostian biziko ginatekeela uste dut.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>