Zaigor hirukoa: Armoniak eta kantu berriak

Zaigor_HirukoaGaraiko modako abestiak eta estiloa jarraituz hasi eta euskaraz haien kantak egiten hasi zen taldeetako bat izan zen Legazpiko Zaigor hirukoa. Aurreneko emanaldiak Rosa Mari Errazkinek eta Blanca Sevillak egin zituzten, bikote moduan, Rosblan izenarekin. Laster, ordea, Joseba Barriola sartu zen taldean, eta hirukoa osatu zuten. Barriolak, ahotsa eta gitarra jartzeaz gain, kantu berriak konposatzeko erraztasuna zuen, eta haien abestiak defendatzen zituzten eskenatoki gainean. Lehenengo saioak Los Tizoneros izenpean egin bazituzten ere, berehala pasa ziren haien burua Zaigor Hirukoa bezala aurkeztera.

Atal honetan lehenago ere aipatutako Itxaropen hirukoaren bide bera jarraitu zuten, herriko emanaldietan ez ezik, kantu jaialdi eta lehiaketetan parte hartuz. 1969an, finalista izan ziren Altsasuko eta Eibarko kantu jaialdietan. Eta 1970ean, Arrasateko Noche de Promesas lehiaketa irabazi zuten. Euskal kantagintzako izen ezagunekin ere aritu ziren hainbat jaialditan, tartean Xabier Lete, Lourdes Iriondo edo Estitxu kantariekin. Jaialdi horietako bat, 1970eko azaroan izan zen, Zestoako Eliz-Ondo zineman, bertako ikastolaren alde. Beste hainbat artistarekin batera aritu ziren, tartean Itxaropen, Oskarbi eta Unai taldeekin, edota Zumarragako Trikitixarekin. Emanaldi haren grabazio bat aurkitu zuten duela gutxi, eta entzungai dago sarean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>