June Aiestaran: Badator martxoaren 8a

June-aiestaranJune Aiestaran Iparragirre

  • Gaia: Badator martxoaren 8a
  • Neurria: Hamarreko txikia
  • Doinua: Hamalau heriotzena

Martxoaren 8a
iritsitakoan,
mundu oso batek du
borroka gogoan.
Honezkero berriro
daukagu ondoan,
ea desberdina den
bada, aurtengoan:
etor dadila baina
ez dadila joan.

Egun markatu honek
sare feministen
pausoan jarrai beza
garena sinisten.
Jarrai beza keari
bide denak ixten,
jarrai beza goizero
etortzen, iristen,
suak ez dira eta
itzaltzeko pizten.

Hurrengoa

  • Bertsolaria: Jon Iturriotz Nazabal
  • Gaia: Gerrak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>