Jo ta Akatu: punk arima, rock gorputza

Jo_ta_AkatuLegazpik 70eko hamarkadatik emari handia izan du musikariei eta taldeei dagokionean. 80ko hamarkadan sortu zen talde horietako bat izan zen Jo ta Akatu. Garaiko kronikek jasotzen dutenez, kasualitatez elkartu ziren bost taldekideak, batzuk alde batetik eta besteak bestetik entseatzen ari zirela, elkarrekin jotzeko proba egin zutenean. Jose Wiski Garcia, Andres Mena, Juani Delgado eta Karlos Arrazola izan ziren lehen laukotea osatu zutenak. Gerora, Julio Maseda eta Sindo ere sartu ziren taldean. Punk eta rock doinuak uztartzen zituzten, doinu azkarrekin eta gitarra gogorrekin. Mezu eta estetika aldetik, ordea, talde punkien izaera zuten.

Brinkolako eskola zaharretan egin zituzten aurreneko entseguak, eta handik Motxorrora pasa ziren gero, beste hainbat talderi lokal horietako bidea irekiz. Bi maketa grabatu zituzten, Jo ta Akatu eta Me la pela (lehen zatia) izenekoak. Taldeak bost bat urte egin zituen formazio harekin kontzertuak ematen, harik eta Juani kartzelan sartu zuten arte. Sindo Melladok hartu zuen haren tokia, eta beste pare bat urte egin zituzten horrela, nekea zela eta, taldea desegin eta jotzeari utzi zioten arte. Handik urte batzutara, 2019an, taldekideak atzera elkartu ziren, Mataderoaren 30. urtemuga zela eta antolatutako kontzertuan jotzeko. Kontzertu hartako irudiak Youtuben daude ikusgai.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>