Mikel Mendizabal: Giza eromena

Mikel-MendizabalMikel Mendizabal Garmendia

  • Gaia: Giza eromena
  • Neurria: Zazpi puntuko berezia
  • Doinua: Joana Bixenta Olabe

Aurten negua, triste heldua
giza-mixeriaz asaldatua,
han eta hemen gerra nagusi
ume ilarak gose-garraisi
desesperoa,
pairamenaren bide eroa
hau da munduko paraderoa!

Agintariek bilera frango
frakasoak berriz han eta hemengo
gasa, argia, petrolioa…
txantaia eta negozioa
zein da segida?
diktadoreak lehengo aulkira
munduak berriz, betiko jira!

Hausnar modura, hau da galdera:
Zein da gure galga eta jarrera?
Horren urrun dago Ukrania
ate-joka laguntza premia,
harturik aintzat
zer ez degun egin behar behintzat
ikasteko lain badu bakoitzak.

Hurrengoa

  • Bertsolaria: Endika Igartzabal Murua
  • Gaia: Komunikabideak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>