Endika Igartzabal: Komunikabideak

Endika-IgartzabalEndika Igartzabal Murua

  • Gaia: Komunikabideak
  • Neurria: Hamarreko handia
  • Doinua: Sentimendua sartu zitzaidan

Hainbat albiste eta fake news
interesen arabera
erabiliaz iristen dira
nahi dena ezkutatzera
Covid-a, Putin edo futbola
ateraz mahai gainera
garrantzitsua dena geratu
ohi da albo batera.
Baina gauero Netflix piztuta
zoriontsu bizi gera!

Aldea dago nola saltzen den
gertatu den albistea
tristea alai bihur daiteke
eta alaia tristea
Gaur egun nor da berri emaile
objektibo ta askea?
Komeni zaigu kritikotasun
pixka bat irabaztea
ta telebistak itzali eta
kontzientziak piztea

Hurrengoa

  • Bertsolaria: Sustrai Goenaga Intxausti
  • Gaia: Librea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>