«Gurasoengandik jaso dut sormenerako grina»

Jenny_Arevalo_da_Silva

Galdera hauek erantzuterakoan haurra izateko zorian zegoen Jenny Arevalo da Silva (Villabona, 1989). Heziketa bereziko laguntzaile lan egiten badu ere, arterako du zaletasuna, eta Legorretako jaietako egitarauaren azalerako lehiaketa irabazi du. «Konfinamenduan hasi nintzen berriro ere gehiago marrazten. Ordura arte idatzi eta errezitatu egiten nuen gehien bat. Gerora idatziak irudiekin lotzen hasi nintzen».

Nondik datorkizu sorkuntzarako zaletasuna?
Nire gurasoei ikusi diet txikitatik sormenerako grina handia. Ez dut oroitzen nire haurtzaroa marrazketa edo idazketarik gabe.

Ze zaletasun dituzu?
Artearekin lotura duen dena: idazketa, poesia errezitatu, marrazketa, kantua, bikoizketa… Instagramen gauza ezberdin asko partekatzen ditut.

Pelikula bat edo telesail bat.
Telesail bat aukeratzekotan, Fringe.

Liburu bat.
V.C. Andrews-en Flores en el atico saga.

Musika talde edo abeslari bat.
Berri Txarrak eta Izaro.

Abesti bat.
Andres Suarezen Tengo 26.

Oporretarako leku bat.
Nire aitona-amonen herria, Garcibuey (Salamancan).

Zer gosaltzen duzu?
Nik egindako azukrerik gabeko gailetak eta katilu bat esne.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Nire lehen semearen erditzea, nahiz eta amaiera ona izan ez zuen eta gurekin ez zen gelditu.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Konfinamenduan, nire urtebetetzean, bikoteak bideo eder bat sortu zuen maite ditudan pertsonen mezuekin.

Bizitzako plazer txiki bat.
Maite dituzunekin irri eta negar egin, tartean jana eta edaria badago hobe.

Goierriko txoko bat.
Legorreta, nola ez.

Legorretan biziko ez bazina…
Beti esan dut Villabonan bizi nahiko nukeela, baina, orain ez nuke Legorreta aldatuko beste toki batengatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>