Garazi Arozena: Esperantza azkar galtzen dugu

Garazi-ArozenaGarazi Arozena Azarola

  • Gaia: Esperantza azkar galtzen dugu
  • Neurria: Zortziko txikia

Bizitzako helburuak
lortzeko iparrorratza,
norabidez nahasten dela
milaka zalantza,
mugatuta sentitu
ezin aska antza,
zulora erori eta
galdu esperantza.

Amore ematen dugu
gaudenean horrela,
ez dugu oroitzen dena
alda litekeela,
aspaldiko esaerak
hala esaten duela,
azkena galtzen dena
esperantza dela.

Hurrengoa

  • Bertsolaria: Mikel Iturriotz Etxaniz
  • Gaia: Zehaztu gabe

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>