«Nire abesti gogokoena Su Ta Garren ‘Mari’ da»

Jon_Unzurrunzaga

Jon Unzurrunzaga (Legazpi, 2002) Haur Hezkuntzako irakasle izateko ikasten ari da. Bigarren maila bukatu du. Horretaz gain, Legazpiko Kukue tabernan lan egiten du eta Anker taldean bateria jotzen du. Musika umetatik gustatzen zaio. «6-7 urterekin hasi nintzen musika eskolan. 8-9rekin bateria jotzen ikasten hasi nintzen eta 13-14rekin gitarra jotzen». 2018tik 2022ra Kontuz! Erromeriya taldean jo zuen eta 2019tik Anker taldean jotzen du. Iaz, diskoa kaleratu zuten. SuTaGar, Latzen, Asgarth, Iron Maiden, Metallica, Megadeth, Trivium… taldeen eragina dute.

Musikaz gain, zer zaletasun dituzu?
Lagunekin egotea. Eskubaloia ere gustatzen zait. Eskubaloian jokatu nuen, batxilergoko bigarren maila hasi arte.

Pelikula edo telesail bat?
Beldurrezko pelikulak gustatzen zaizkit batez ere. Intriga eta suspensezkoak ere bai.

Abeslari bat edo musika talde bat?
Berri Txarrak.

Abesti bat?
Su Ta Gar taldearen Mari.

Liburu bat?
Amets Arzallusen Miñan.

Oporretarako toki bat?
Paradisuko toki horietakoren bat: Kuba, Dominikar Errepublika…

Zer gosaltzen duzu?
Kafesnea eta platano bat.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Inoiz ahaztuko ez ditudan egun asko ditut. Kontzertu guztietan oso ondo pasa dut eta lagunekin oporretara joan naizen guztietan ere primeran pasa dut.

Sekula egin dizuten opari bereziena?
Nire lehen bateria.

Goierriko txoko kuttuna.
Brinkola.

Brinkolan biziko ez bazina…
Paradisuko toki horietakoren batean. Kala batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>