The Hot Dogs, Rock&Roll azkarra eta beroa

The_Hot_Dogs__taldeaRock&Roll bizia eta azkarra, horixe zen The Hot Dogs talde urretxuarrak jorratzen zuen estiloa. 90eko hamarkadan sona handia izan zuten, eta hainbat lan argitaratu zituzten, eta hainbat gorabehera izan bazituzten ere, 2011. urtera arte aritu ziren. Taldea 1991n sortu zuten Jon Iturbe abeslariak, Iñigo Agirrebalzategi eta Jose Luis Aparicio gitarrajoleek, Iker Alvarez baxuak eta Iñaki Urizabal bateriak. 90eko hamarkadan zehar ezagunak egin ziren musika mota honetako zaleen artean, hein handi batean, haien gitarra soinuagatik eta abeslariak eskenatoki gainean erakusten zuen jarreragatik. 1999. urtean, Kike Turmixen eskutik, Rock and roll army ’69’ diskoa grabatu zuten. Segidan etorri zen Powerhouse, bigarren lana, baina taldeak lehendik zituen arazo batzuk tarteko, banandu egin ziren 2000. urtean, Jon Iturbe Bartzelonara joan zenean.

Hainbat urteko etena izan zuten, baina 2004an elkartzen hasi eta eskenatokietara itzulti ziren. Carlos Alonso sartu zen orduan, Aparicioren lekuan. 2006an III diskoa argitaratu zuten, eta 2009an, Nothing but a Bad Day, taldearen azken lana. Diskoa atera berritan, Iker Alvarezek taldea utzi zuen, eta Asier Alzaga sartu zen haren ordez. 2010ean, Azkena Rock Festival jaialdian jo zuten. Urtebete beranduago, 2011.ean, taldea desegitea erabaki zuten. Iturbek bakarkako bi disko argitaratu ditu, eta beste taldekide batzuk The Northagirres taldea sortu zuten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>