«Lagunak izanda, mendian ibilbide luzeak eginak gara elkarrekin»

Lasa-ZunzunegiGaizka Lasa Berdegue eta Aitor Zunzunegi Tapia (Legorreta, 2002) korrikalariak dira eta udan mendian orduak pasa dituzte, gozamenerako zein lasterketetako prestaketarako. Joan den astean Axari Trail Txikiko garaileak izan ziren.

Nolakoa izan da lasterketarako prestaketa?
Gaizka Lasa: Bakarka prestatu dugu lasterketa, baina hala ere, herri berekoak izanda eta lagunak izanda, mendian ibilbide luzeak eginak gara elkarrekin, eta baita festa ugari ere. Hala ere, biok joan ginenez Axari Trail Txikian parte hartzera eta erritmo antzekoan joango ginelakoan geundenez, elkarrekin egin genuen ibilbide osoa ia.

Ibilbide osoa elkarrekin egin ondoren nola erabaki zenuten zein sartuko zen lehenago helmugan?
Aitor Zunzunegi: Momentuko kontua izan zen. Ikusi nuen Gaizka oso indartsu zihoala gorantz, eta beherantz ere bizi zebilen, beraz, igandean bere txanda zela argi zegoen. Horren indartsu ibilita lasterketa osoan, lasai aurreratzeko esan nion. Igandean bera eta beste batean, agian, nire txanda izango da.Maquetación 1

Nola hartu zenuten aurreko asteko Axari Trail Txikiko garaipena?
G. L.: Oso pozik gaude Axari Trail Txikiko garaipenarekin. Gogoz joan ginen, izan ere, ibilbide polita da eta ezaguna gainera. Horrez gain, asko disfrutatu genuen eta garaipen hau emaitza ezin hobea izan da, motibazio izugarria eman zigun aurrera jarraitzeko.

Epe motzera baduzue beste lasterketarik buruan? Eta nola ikusten duzue zeuen burua etorkizunean izan ditzakezuen lasterketetara begira?
A. Z.: Aste honetan biok elkarrekin joango gara Anbotora, Sorginen Lasterketa Mendi Lasterketara. Bertan maila handiagoa egongo da Axari Trailen baino seguruenik, den lasterketa izanik, eta ondorioz, zaila izango da joan den asteko emaitza bezalakorik lortzea. Hala ere, gogotsu gaude eta dena emateko prest, beraz, ahal dugun ondoen egingo dugu eta lasterketaz disfrutatuko dugu, oso lasterketa polita baita.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>