Aitor Pereze 'Aitor Guda' K1 arte martzialean aritzen da, arerioari eskuekin, hankekin eta belaunekin kolpeak emanez. Aurten profesional mailara igoz urrats bat gehiago egin du eta inongo babes neurririk gabe aritzen da ringean. - Jarraitu irakurtzen
Aitor Furundarena Usabiagak soinu handia hartu zuenetik ez du askatu. Eurena lehen kolpeko maitasun istorioa dela dio. Bete egiten duela aitortu du, garapen pertsonalean ere lagundu diola eta mundua ezagutzeko aukera eman dio. - Jarraitu irakurtzen
Erromes titulua ondo irabazia du Fermin Lopetegik, Done Jakue bidea 20 aldiz baino gehiagotan egin eta gero. Ignaziotar bidea egin zuen lehena izan zen gainera. - Jarraitu irakurtzen
Rosa Rojo Ordiziako Urrup antzerki taldeko zuzendaria da azken hiru hamarkadetan, aktore lanak egin ditu eta antzerki irakasle ere badabil. - Jarraitu irakurtzen
Ainara Antxia legazpiarraren izena ezaguna egiten hasi da modaren mundu zailean, eta desfilez desfile dabiltza haren lanak. AAIN Collection marka ere sortu du. - Jarraitu irakurtzen
Herri kirolen azken urrezko garaian, aizkora eta korrika uztartzen zituen espezialista onena izana da Joxe Aierbe. Marka gogoangarriak jarri zituen. Mendiko eta basoko lana izan du erakusle. - Jarraitu irakurtzen
Iñaki Uribe-Etxebarria Santanderrek urri hasieran utzi du mendi lasterketetako Euskal Selekzioko hautatzaile kargua, denboraldia amaitu gabe zela. «Triste» utzi du. - Jarraitu irakurtzen
Ana Alustiza Zabaletak duela 32 urte, Nekotz albaitaritza klinika ireki zuen Zumarragan. Ordutik ehunka txakur eta katu pasa dira bertatik. Geroz eta txakur gehiago daudela eta txakur bat hartu aurretik oso ondo pentsatu behar dela adierazi du. - Jarraitu irakurtzen
Moda eta joskintza bokazio ditu Irune Mujika Zapirainek. Horrek mugituta, IMZ arropa eta osagarrien marka sortu du. Diseinu esklusiboak, kalitatezko materialak eta guztia eskuz egiten duela dira ezaugarri berezienak. - Jarraitu irakurtzen
Arte erakusketa areto berezia dago Legazpin, Juan Kruz ile-apaindegian. Sustatzailea Juan Kruz Fernandez Portilla da, ile-apaintzaile eta bizargin lanetan 38 urte daramatzan artezale amorratua. - Jarraitu irakurtzen