Jokin Mujika Tolosa • Jubilatua
Jokin Mujikak (Arama, 1946) CAF enpresan lan egin zuen. Enpresaren lanbide eskolan sartu zen 13 urterekin eta Beasaingo enpresan lan egin zuen, 2006an erretiroa hartu zuen arte. Horretaz gain, Aramako alkate izan zen.
Ze zaletasun dituzu?
Futbola ikustea (ahal dudan partida guztiak ikusten ditut), txirrindularitza eta pilota. Real zalea naiz eta urte luzez bazkide izan nintzen. Realak Ligak irabazi zituen garaian bazkidea nintzen.
Garai bateko eta egungo jokalari bana?
Lehengoen artean, asko. Egungoen artean, Zubimendi.
Pilotari bat?
Irribarria, noski.
Pelikula edo telesail bat?
Ez dut pelikularik eta telesailik ikusten.
Abeslari bat edo musika talde bat?
Benito Lertxundi.
Abesti bat?
Oi ama Euskal Herri.
Liburu bat?
Ez dut libururik irakurtzen. Prentsa irakurtzen dut: Goierriko Hitza, Berria eta El Diario Vasco. GoiBerri ere bai, noski.
Oporretarako toki bat?
Euskal Herria.
Kolore bat?
Urdina.
Zer gosaltzen duzu?
Fruta eta kafesnea, ogi txigortuarekin.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna?
Seme-alaben jaiotze egunak.
Amets bat.
Familia orain arte bezala ondo ikustea.
Plazer txiki bat.
Kostaldera joatea eta kostaldeko herriren batean bazkaltzea.
Goierriko txoko kuttuna.
Arama.
Araman biziko ez bazina…
Araman.