Beñat Elorza (Segura, 1978) Zerainera joandako segurarra da. Lanbide Heziketa ikasi zuen Goierri Eskolan eta Beasaingo Indar enpresan lan egiten du. 25 urte daramatza bertan.
Ze zaletasun dituzu?
Egurrarekin eskulanak egitea eta mendian ibiltzea. Oamendiko itzulia asko gustatzen zait. Iaz bertako txabola konpondu genuen, auzolanean.
Pelikula edo telesail bat?
Ez naiz zalea.
Abeslari bat edo musika talde bat?
Hertzainak.
Abesti bat?
564.
Hertzainak taldearen kontzerturen batean egon al zara?
Bakar batean: azkenekoan, Gasteizen. Hertzainak zale amorratua naiz. Hertzainak taldearen kantuek eguna pizten didate.
Liburu bat?
Iñaki Petxarromanen Su haietatik ke hauek: Gipuzkoa: errausketatik zero zaborrerantz.
Oporretarako toki bat?
Villoslada de Cameros. Umetan joaten ginen eta egun bi urtez behin-edo joaten gara.
Kolore bat?
Morea.
Zer gosaltzen duzu?
Galleta batzuk.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna?
Lagun baten heriotza eguna.
Jaso duzun opari bereziena?
Familia.
Amets bat.
Euskal Herri independente eta euskalduna.
Plazer txiki bat.
Lagun artean garagardo bat hartzea eta bi kontu esatea harmonia onean.
Goierriko txoko kuttuna.
Oamendi.
Zerainen biziko ez bazina…
Seguran.