Irantzu Barrio matematikariak Lemniskata Sarearen ‘Urtarrila matematikaren bila’ zikloan Estatistikaren inguruan emandako hitzaldia.
Laburpena: Gero eta datu gehiago sortzen diren garaian bizi gara, eta, gainera, datu horiek gero eta azkarrago gordetzen dira. Datuen analisi estatistikoak inguratzen gaituen mundua ulertzen laguntzen digu. Mundu hau osasunarekin, energiarekin, industriarekin, ekonomiarekin, komunikazio‐zientziekin eta abarrekin lotuta dagoela kontuan hartuta, ondo aztertuta eta eredu egokiak erabilita, gaixotasun bat izateko edo mailegu bat ez ordaintzeko probabilitatea estimatzeko edo ikusentzunezko kontsumitzaileen profilak sortzeko aukera emango diguten datuak izango ditugu. Hala ere, datuak arretaz irakurtzea eta aztertzea oso garrantzitsua da, datu estatistikoen gaizki ulertuak oso arriskutsuak baitira. Guzti hori grafiko, eredu eta taulen bitartez azalduko dugu hitzaldi honetan.
Biografia (EUS): Irantzu Barrio Beraza (Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU, irantzu.barrio@ehu.eus) matematikan lizentziatua eta doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, 2006 eta 2015 urteetan, hurrenez hurren. Gaur egun, UPV/EHUko Matematika Saileko irakaslea da, eta ikerketa, irakaskuntza, transferentzia eta dibulgazio lanetan dihardu. 30 artikulu zientifiko argitaratu ditu zientzia esperimental eta osasun-zientzia jakintza-arloetan indexatutako aldizkarietan. 28 ikerketa-proiektu, sare eta ikerketa-taldeetan parte hartu du, eta estatistika zabaltzeko jardueretan aktiboki parte hartzen du.