Ordiziako Mendizaleak taldeak 80 urte bete ditu
Ordiziako Mendizaleak elkartearen 80. urteurrena ospatuko dute igandean, azaroaren 30ean. Egunarekin hasteko, Ordizia inguruan mendi ibilaldia egingo dute. 08:30ean Dorrea etxean jarri dute hitzordua. Ondoren bazkaria egingo dute elkarrekin, ohorezko bazkideei omenaldia eginez.
