
Attola - Izarraitz
- Amalur mendi elkartea
- Itzala taberna
- 08:00
Attolatik Izarraitzerako bidea egin ondoren sagardotegian bazkalduko dute Lazkaoko mendizaleek.
- Luzera: 10 km
- Desnibela: 661 m
Autoz Azkoitiko Attolaraino joan, eta handik abiatuta Izarraizko hiru tontor nabarmenenetara igoko dira mendizaleak: Kakute (Azkoitia, 927 m), Erlo (Azpeitia, 1026 m) eta Xoxote (Azpeitia, 912 m). Azken horretan, San Inazioren irudi ondotik pasa, eta hamaiketako egingo dute bertako aterpetxean. Handik Attolara berriz, autoan sartu eta Atauna, UrbitarteSagardotegira.
Izena emateko azken eguna otsailaren 17a, astelehena. E-mailez amalur.me@gmail.com helbidean, edo 679 83 68 33 telefonora dei eginez.