Berriak

KOMUNIKATU OFIZIALA. Aldaketak Ehunmilak eta G2H lasterketetan

KOMUNIKATU OFIZIALA. Aldaketak Ehunmilak eta G2H lasterketetan

Ehunmilak larunbat goizean abiatuko da, eta Goierri Bi Handiak larunbat arratsaldean. Eguraldi iragarpenak eragin du bi proben atzerapena. Korrikalarien eta boluntarioen segurtasuna bermatu nahi dute erabakiarekin.

EKAITZ ARRISKUA. Ehunmiletako astebururako eguraldi iragarpena

EKAITZ ARRISKUA. Ehunmiletako astebururako eguraldi iragarpena

Ostiral arratsalde-gauean zaparrada trumoitsuak bota ditzake eta larunbat goizaldera arte luzatu daiteke egoera. Euskalmetek iragarpen berezia kaleratu du.

GARAIPEN ZERRENDA. Goierriko Bi Handiak traileko garaipen zerrenda

GARAIPEN ZERRENDA. Goierriko Bi Handiak traileko garaipen zerrenda

Ioseba Eskudero idiazabaldarrak –bigarrengoz jarraian- eta Mayi Mujika urretxuarrak irabazi zuten iazko lasterketa. Aritz Egea urretxuarrak du errekorra mutiletan (09:51:45, 2022an) eta emakumezkoena Mujikak berak, iaz jarritakoa (12:00:40).

PARTAIDE KOPURUA. Beste behin ere 550 mendi korrikalari G2Hn

PARTAIDE KOPURUA. Beste behin ere 550 mendi korrikalari G2Hn

Ehunmiletako lasterketa ertainean, Goierriko Bi Handietan, 550 korrikalari daude izena emanda, iazko ekitaldian baino hamahiru gehiago. Gizonezkoak 494 dira (%89,8), eta emakumezkoak 56 (%10,2).

HAUTAGAIAK. Lau garaile errepikatzeko prest

HAUTAGAIAK. Lau garaile errepikatzeko prest

Chelo Velasco eta Fidel Fernandez EHMren iazko irabazleak Beasainen izango dira. Marimurumendin lehen hiru neskak aterako dira berriz. G2H irekia dator aurten.

INFORMAZIO PRAKTIKOA. Ehunmiletako ibilbideen mapa eta autobusen ordutegiak

INFORMAZIO PRAKTIKOA. Ehunmiletako ibilbideen mapa eta autobusen ordutegiak

Ehunmilak ultra-trailaren, Goierriko Bi Handiak trailaren eta Marimurumendi mendi maratoiaren ibilbideak mapa bakarrean irudikatu ditu GOIERRIKO HITZA-k, baita haien jarraipena egiteko autobus zerbitzuen ordutegia ere.

ERREPORTAJEA. Lasterketarik jendetsuena, etxekoa

ERREPORTAJEA. Lasterketarik jendetsuena, etxekoa

550 korrikalarik eman dute izena. 56 emakumezkoak dira. Ostiralean 23:00etan abiatuko dira Beasaindik Aralarrera bidean. Uxua Barandiaran beasaindarrak eta Xabier Molina urretxuarrak lasterketa aurretik dituzten sentsazioen berri eman dute.

ERREPORTAJEA. Erronka betetzeko bidelagunak

ERREPORTAJEA. Erronka betetzeko bidelagunak

Osasun arloko boluntarioak oinarrizko elementu dira Ehunmilak trilogian. Korrikalariei haien erronkak betetzen laguntzen diete, betiere osasuna lehenetsita. Mediku, erizain eta teknikariez gain, podologoak eta fisioterapeutak ere egoten dira partaideei arta ematen.