Haurrekin, Ormaiztegitik Legazpira oinez etorriko da Izadi Zaleak igandean
Haurrentzako mendi irteera antolatu du Izadi Zaleak elkarteak iganderako. Trenez joango dira, eta oinez itzuli.
Legazpitik 09:17an ateratzen den trenean Ormaiztegira joango dira, eta itzultzeko, honako ibilbide hau egingo dute: Ormaiztegi-Lierni-Barnaola-Kortzu Goikoa-Aztiria-Legazpi. Guztira 11 kilometro izango dira, eta amaieran, denak elkartera joango dira, freskagarriak eta patata frijituak jatera.